Thrash eta metala, neurrian eta irudimenarekin

  • Neü::Maite gorroto zatitua

    Baga Biga

    iraupena ::37´05´´

    prezioa ::10.95€

Maite gorroto zatitua
Neü boskotearen musika metal gogorraren eta rockaren mugan kokatzen da. 2001etik euren soinua zizelkatzen aritu dira eta estreinako disko honetan lortutako emaitza oso txukuna da. Mikel Kazalisekin grabatu izanak ere zeresana izango du horretan. Nabari da taldekideetako batzuk heavy-tik datozela, baita hardcorea, thrasha edo estilo leunagoak ere gertu dituztela ere. Hala, diskoa bi alderdi nagusitan banatuko genuke: batetik, thrash-aren oinarri erritmikoa eta gitarra-riffak dituzten pieza irmo eta basatiak; eta bestetik, Faith No More edota Governors-ek erabilitako kutsu melodikoaren ildokoak. Dena dela, abestiek garapen handia dute, aberastasuna erakutsiz. Hitzetan, genero indarkeriarekin batera, egunerokotasunarekin lotutako beste hainbat gai dituzte berbagai modu originalean.
Neü
«Hitzetako gaiak hain originalak ez izan arren, era ezberdinean idazten eta kontatzen saiatzen gara»

Ez da inor, Arrautz egosia… Oso galduta ikusten duzue gazteriaren zati bat drogekin?


Ez da inor kantuko protagonista jokoarekin, sosak jaten dizkioten makinekin galduta dago. Gaia emagalduen ingurukoa dela badirudi ere, amaieran argitzen da zertaz dihoan: “Gerezi ilara eta diru zaparrada”. Arrautz egosia drogen gainekoa da. Gazteria gero eta galduago dagoela uste dugu; errealitatetik ihes egiteko gero eta errazago jotzen duela drogetara. Gainera, hain da ohikoa entzutea drogek ez dutela lehen zuten arrisku kutsua...

Ane abestian modu originalean kontatzen duzue genero indarkeriaren arazoa, eta Nola esan kantuaren tratamendua ere berezia da. Zer helburu jartzen duzue hitzak idazterakoan?


Lehenik eta behin soinu aldetik ondo geratzea. Horrez gain, gaiak originalak ez izan arren, era ezberdinean azaltzen saiatzen gara, zentzu bikoitza, anbiguotasuna edo esamolde ezberdinak erabiliz.


Thrash-a oso presente dagoen arren, Faith No More-eko Mike Pattonen antzeko ildoa daramazue melodia eta ahots tonuetan. Ados?


Faith No Morek asko eragin digu eta zerbait igarri daiteke, baina kantatzeko modu hau aspalditik datorkio Anderri. Txikitatik herriko koroan ibilia da eta han ikasitako teknikak Neüekin ikasitako garrasiekin bateratuz, zerbait originala egiten saiatzen gara.

Ez da kasualitatea Mikel Kazalisekin Fidelenean grabatu izana, ezta? Estudioaz gain, atzean dagoen pertsona lehenetsi duzue?


Bai, izugarri laguntzen du musika munduan horren sartuta dagoen pertsona batekin lan egiteak. Haren esperientzia oso lagungarria izan zaigu grabatzerako orduan.

Maite gorroto zatitua izena genero indarkeriaren gainekoa da?


Bai. Askotan tratu txarrak jasaten dituen emakumea ez da gauza bikotekidea pikutara bidaltzeko, duen lotura emozionalagatik. Baina edozein harreman deskribatzen du: bikotea, familia, musika taldea, lankideak...

ASTEKARIA
2007ko urriaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude