argia.eus
INPRIMATU
Landaren Krokodiloa ohe azpian berriz argitaraturik
  • Mariasun Landa ::Krokodiloa ohe azpian

    Alberdania

    orrialdeak ::72

    prezioa ::8€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
'Krokodiloa ohe azpian'
Sari garrantzitsuak eskuratu ditu Mariasun Landak Krokodiloa ohe azpian izenburuko kontakizunari esker. 2002. urtean Tolosako Udalak antolatutako Antonio Maria Labaien lehiaketa irabazi zuen, eta 2003. urtean Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala. Alberdania argitaletxearen eskutik berriro argitaratu den lan honen oinarrian bakardadeak, antsietateak eta mendekotasun sentimentuak daude. Gizon arrunta da protagonista. Arruntak dira egunero egiten dituen gauzak ere: ohetik altxa, garbitu, jantzi, gosaldu, lanera joan... Zapatak beti garbi eramaten ahalegintzen da, gainera. Baina goiz batean zapaten bila hasi, eta krokodilo bat ikusiko du ohe azpian.