Fotosintesi naturalean gertatzen den prozesu bera lortzeko, rutenioa duten multzo molekularrak erabili dituzte katalizatzaile modura. Horrela, oxigenoa, protoiak eta neutroiak atera daitezke uretik. Aspalditik erabiltzen da rutenioa katalizatzaile gisa, baina orain lortutako multzo molekularrak aurrekoak baino askoz ere bizi luzeagoa du, eta oso aktiboa eta egonkorra da. Alabaina, oraindik ez da oso ongi ezagutzen rutenioaren katalizatzaile-izaera eta bide horretan ikerketa gehiago egin beharko dira etorkizunean. y
Ozono geruzako zuloa: ez goaz okerrera behintzat
Atal honetan, uda ostean, beti aipatzen dugu joan den mendearen amaieran ikerlariak hainbeste larritu zituen gai bat: ozono geruzaren egoera Hego Poloan.
Jakina da ozonoak izpi ultramoreetatik babesten gaituela, eta hura gabe ezin izango litzatekeela egun ezagutzen dugun bizia garatu. Konposatu fluorokloratuei egotzi zitzaien ozonoa gutxitzearen ardura eta ondorioz hainbat neurri hartu ziren mundu osoan.
Urtebete, bi edo hiru oso gutxi dira horrelako gertakari baten joera azaltzeko, baina badirudi, aurtengo datuak ikusita, arazoa ez dela larriagotu . Ozonoa murriztea iraila eta urria bitartean gertatzen da; beheko grafikoan ikus daitekeenez, murrizketa gertatzen ari bada ere, aurreko urteetakoa baino motelagoa da. Dena den, azaroan edukiko ditugu aurtengo behin-betiko emaitzak.