EAE, munduan aurrena organo emailetzan

  • Euskal Autonomia Erkidegoan giltzurruneko, gibeleko eta bihotzeko 206 transplante erregistratu ziren iaz, honela banatuta: giltzurruneko 130 (milioi bat biztanleko 61 interbentzio), gibeleko 65 (30 interbentzio), eta gainerako hamaikak bihotzekoak izan ziren (hots, 5,2 ebakuntza milioi bat biztanleko). Kopuru horiek aise gainditzen dituzte Europan izandakoak.
Transplanteen Erakunde Nazionalak (TEN) emandako datuen arabera, EAE mundu osoko aurreneko postuan dago organo emateari dagokionez. Iaz 48,4 emaitza erregistratu ziren milioi bat biztanleko (Espainiako Estatuko batez bestekoa 33,8koa izan zen), eta tasa horrek 3.756 transplante egitea ahalbidetu zuen. Bestetik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiritarren %95ek edo gehiagok jarrera positiboa agertzen dute organo emateari buruz. EAEren atzetik Kantabria, Asturias, Balear Uharteak eta Nafarroa dira emaitza gehien dituzten estatuko autonomia-erkidegoak. Guztietan 40 emaile baino gehiago dago milioi biztanleko.

Iaz beherakada txiki bat izan zen Espainiako Estatuko emaile kopuruan, trafiko-istripuek ere behera egin baitzuten, TEN erakundearen esanetan. Baina, aldi berean, organo emateari dagokionez familiartekoen ezezkoek ere behera egin zuten, kasu guztien % 15,2raino. Inoiz munduan erregistratu den zifrarik baxuena da hori. Emaitza kopururik handiena, azken urteotan ohikoa izan den bezala, adineko pertsonen artean eman zen. Nazionalitate ez-espainiarra duten emaile kopuruak ere gora eginez jarraitu zuen: 2004an % 4,6 ziren , 2005ean % 5,5, eta % 8,4 izan ziren iaz.

Bitxikeria batekin amaituko dut: bizirik zeuden pertsonengandik 100dik gora giltzurrun lortu ziren 2006 urtean; emaitza guztien % 4,6, beraz. Aurreneko aldiz gainditu da zifra biribil hori.

ASTEKARIA
2007ko urriaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude