Bringmarianhome.com

  • Maiatzaren 3an lau urte betetzear zegoen ume bat desagertu zen Portugalgo hondartza baten ondoan. Ordutik hona hamar milaka haur desagertu da Bombay edo Sao Pauloko kaleetan. Gibel garbia, medula zuria edo begi politak zituzten umeak. Baina nik horietako bakar batenak ditut buruan sartuta. Telebistak, zerbitzu publikoaren funtzioari eutsiz, lagundu nahi izan du desagertutako umeak topatzen, eta findmadeleine.com iragarri du etengabe.
Rosa Martin Sabaris
Iñigo Azkona
Maiatzaren 3 aldera ere irten zen Errumaniatik emakume izena zuen 44 urtetako gizona, emaztea eta bi alaba ondoan. Hara eta hona ibili ziren udan, besteek hitza jaten zutelako, jan ezinik. Marian Mirita behin bakarrik ikusi dut telebistan, soinean zeraman kamisetari sua eman eta kamara baten aurrean kiskaltzen hasi zenean. Irudi ikaragarriak, latzak… irudiak? Laztura handiagoa eragin zidaten emaztearen garrasiek, betirako kolpatu ninduen Marianen beraren gorputz biluziak, bere harridura begiradak, han bakarrik inolako babesik gabe, mugikorrekin argazkia ateratzen zion jendetzaz inguratuta.

Bringmadeleinehome.com bataiatu zuten beranduago Maddie bilatzeko webgunea, komunikazio-arduradun berriaren gomendioz.
Eta bertan salgai, 0,10 librako posterrak, 10eko kamisetak (6,5 umeentzakoak), edo 2ko eskuturreko horiak; eta aldiro-aldiro eguneratutako bloga Gerry's diary, aitak idatzitakoa bailitzan, komunikazio-aholkulariak asmatutako egunkaria. Eta nola dirua eman, PayPal Interneteko sistema segurua erabiliz. Orrialde bikaina, garbia, goxoa; duen orban bakarra Madeleineren begian ageri dena, eta hori ere diseinurako ederto aprobetxatua. Laura Bush, David Beckman eta Aita Santua, besteak beste, mintzatu dira kamara bati begira Maddie etxera eramatearren, baina oraindik Wikipediara baino ez dute bidali.

Etxera itzuli nahi zuen Marian Miritak ere. Baina horretarako behar zituen 400 euroak gainditu ezinezko azken txanpa bilakatu ziren. Duela aste batzuk ospitalean bakarrik hil denean, familiak Errumaniarako bidea hartua zuen. Lerro hauek idazten ari naizela, Alacanteko deposito batean jarraitzen du Marianen gorpuak. Etxerik ezean, etxera itzuli ezinik.

Irudi ikaragarriak, soinu itzelak, istorio interesgarria, gazteleraz hitz egin zezakeen protagonista… bazuen telebistak albiste hau gaia bihurtzeko haina. Baina nik behin bakarrik ikusi dut telebistan Marian Mirita. Kate eta Gerry MacCan-ek bakarrik dakite nik zenbat aldiz ikusi beharko ditudan.

ASTEKARIA
2007ko urriaren 14a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude