Arrastoak


2007ko urriaren 14an

bikingoek bezala nabigatzea oso gaitza dela frogatu dute berriki Ipar Itsasoan. Ontzi bikingoen erreplika zehatza erabili dute horretarako. Sea Stallion izenez bataiatutako ontziak (argazkian) 1.600 kilometro inguruko bidaia egin du Roskilde fiordotik (Danimarka) Dublinera. Horretarako Ipar Itsaso zakarra eta Eskoziako kostalde arriskutsua zeharkatu dituzte bikingoek bezala, haizearen bultzada hutsez. Roskilden hondoratutako ontzi bikingo baten arrastoak topatu zituzten 1962an. Irlandar bikingoek 1042. urte inguruan eraikitako ontzia zen eta berau izan dute eredu Sea Stallion egiteko. Haritz zuraz egindako ontziak ederki egin dio aurre erronkari, Erdi Aroan bere tankerakoek bezalaxe. Tripulazioa, aldiz, Aro Garaikidean ahulxeago dagoela dirudi. Ontzien bizkarrean lo egin ohi zuten bikingoek eta gaurko marinelak ez daude horretan ohituak. Hainbatek hipotermiak jota utzi behar izan zuen abentura. Gainera, tripulazio osoarentzako janaria garraiatzeko nahikoa lekurik ez zuten. Horregatik ezin izan dute bidaia eskalarik gabe burutu.

 

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude