argia.eus
INPRIMATU
Lizartzako festetan jarriak
  • I

    Bi mila ta zazpiak
    zortzi agorrean
    Lizartzako festaren
    eguna hurrean,
    furgoneta pintoak
    ateen aurrean
    begiratu gaiztoak
    kale bazterrean,
    aurten ez dira egin
    “ohitura zaharrean”.
Jokin Sorozabal 2007ko urriaren 07a
Jokin Sorozabal
Maddi Soroa
II

Bi bertsolari ginen
deituak bertara
gazteek antolatu
ohi duten festara,
berdin dio elkarte
kale zein plazara
ongi etorri on bat
gauza ederra da,
gu behintzat herritarrek
hautatuak gara.


III

Bandera espainola
gorri eta urre
globoekin estaliz
egin zaio aurre,
Otaola ez zaitez
jarri hain haserre
ahulak ere nolabait
egin behar du parre
hor behintzat ez dizute
erregerik erre.

IV

“Agintari gorenak”
elizan sartzean
eskolta eta ertzain
kolore beltzean,
santuak aurrean ta
santuak atzean
bakea ahoan ta
gerra bihotzean,
lotsatuta hil dute
kristo gurutzean.


V

Kalean furgonetak
eskoltak atean
balkoian ikurrinak
builak arkupean,
herritarrak kanpoko
“demokrata”pean
festak normaldu dira
denak joatean,
bakezaleak joanda
herria bakean.


VI

Bandera batek al du
hemen garrantzia
edo nahi dutena da
gu sutan jartzia,
ta Espainian bete
botoen ontzia
bitartean herrian
ze penitentzia,
orain bai nahi dugula
independentzia.

Doinua: Bizkaiko txerriarena (Oskorrik kantatzen duen “Bizkaiko aberatsak...”)