argia.eus
INPRIMATU
Bizia itsasargian pasa zuen andrea
  • Koos Meinderts & Annette Fienieg ::Itsasargia

    Tttarttalo

    orrialdeak ::36

    prezioa ::12.95€

Pilar Iparragirre 2007ko urriaren 07a
Itsasargia
Gazteei zuzendutako liburuxka onetan itsasargi baten barruan bizi den amona baten gaineko kontakizuna agertzen da. Oso gaztea zen itsasargian bizitzearekin amets egiten hasi zenean. Noizbait lortu zuen helburua, herriko plazan dantza egiteko eskatu zion gustuko gazte baten bitartez. Ondoren etorri zen bien semea, eta hura heldu ondoren, baita biloba ere. Ume hori, amonaren kontu gelditu zen, semeak eta neska-lagunak nahiago zutelako itsasargian gelditu beharrean, olatuz beteriko mundura atera. Amona gelditu zen haien fruituarekin, bada, eta hark hazi eta hezi zuen mutikoa. Biraka zebilen ordulariak aurrera egin zuen, umetxoa hazten joan zen, eta amona zahartzen, gaztaroko kontuak gogoratzen zituen bitartean.