argia.eus
INPRIMATU
Telebista ikustea baino hobea
  • Patxi Zubizarreta, Elena Odriozola ::Furia

    Erein

    orrialdeak ::60

    prezioa ::6.60€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Furia'
Zortziren bat urte dituzten neska-mutikoei begira egindako Furia kontakizuna Patxi Zubizarretaren testuak eta Elena Odriozolaren irudiek osatzen dute. Protagonista, telebista txoratzeraino gustuko duen mutiko bat da. Aita jockey-a du eta Grand National lehiaketan parte hartzekoa da. Bitartean, ama oso arduratuta dago semearen azkenaldiko zaletasun itsuarekin hau da, telebista momentuoro ikusteko duen grinarekin. Halako batean, aita etxera itzuliko da, eta nork daki zergatik, argia joango zaie. Ondorioz, besteak beste, telebista ikusterik ez dago. Mutikoa lur jota geratuko da. Baina orduan aita gerturatuko zaio, bera, ama eta hirurok zaldian ibiltzera joateko proposatuz. Eta zalditegira doazen bitartean, berarentzat ezusteko polit bat duela esango dio.