argia.eus
INPRIMATU
Erraz egin daitezkeen fisika saiakuntza liluragarriak
  • Eduardo de Campos Valadares ::Fisika jostagarri

    Elhuyar

    orrialdeak ::284

    prezioa ::18€

Pilar Iparragirre 2007ko urriaren 07a
'Fisika jostagarri'
Eduardo de Campos Valadares Fisika doktoreak, egun, Minas Geraiseko Unibertsitate Federaleko Fisika sailean egiten du lan, eta hainbat lan argitaratu ditu bertan. Horien artean Fisica mais que divertida dago, Igor Urresti Osari esker egun euskaraz irakur dezakeguna. Itzulpen asko ezagutu ditu lan honek, alemanez eta ingelesez, besteak beste. Newtonen ideiak azpimarratzen dituzten zenbait esperimentu erraz agertzen ditu. Irakurlego zabalari eskainia dagoen arren, Fisika jostagarri liburuan proposatutako proiekturik gehienak oinarrizko hezkuntzako eskoletan dabiltzanentzat –hamar-hamalau urte dituztenentzat– egokiak dira, nahiz eta, kasu batzuetan, ume horien lana gainbegiratuko duen helduren baten zaintza beharko luketen.