argia.eus
INPRIMATU
Euskarara bikoiztutako hiru film
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko urriaren 07a
Zinema sektoreko hainbat enpresa txikiren eta Aretoko Filmak enpresa banatzailearen ekimenez, euskarara bikoiztutako hiru film estreinatuko dituzte aurki. Euskarazko filmak ahalik eta gehien zabaltzea dute helburu. Marian Galarraga Tinko enpresako zuzendariaren hitzetan, “diru-laguntza jaso ostean filma armairuan sartu eta hantxe uzten da sarri; hori da guk ekidin nahi duguna”. Gaztetxoentzako hiru film eskainiko dituzte: Irabazle & galtzaile (urriaren 12an), Hiru mosketariak (azaroaren 1ean) eta Winkyren zaldia (azaroaren 23an).