argia.eus
INPRIMATU
Gamere-Zihigako aurtengo pastorala
  • Junes Casenave-Harigile ::Eñaut D’Elizagarai pastorala

    Gamere-Zihiga

    orrialdeak ::150

    prezioa ::7€

Mikel Ozkoidi 2007ko urriaren 7a
'Eñaut D
XVI. mende erdian Zuberoako Armendaritzen sortu zen Eñaut d’Elizagarairen bizitza eta ekintzetan oinarritu da Junes Casenave pastoral hau egiteko. Gamere eta Zihiga herrietan antzeztuko dute obra. Frantziako itsasontziak modernizatzen egindako ahaleginarengatik gogoratzen da Eñaut d’Elizagarai bereziki, baina ez gutxiago ontzi-kapitain zein kortsario gisa Luis XIV.aren itsas-armada frantziarrean erakutsi zuen ausardiarengatik. Ingeniaria zen eta ontziak eraikitzeaz gain, gotorleku eta zubi asko altxa zituen. Bazuen bestelako jakituriarik ere: Renaud d’Elissagarayk liburuaren hitzaurrean gogoratzen digunez, filosofoa ere bazen, baita matematikaria ere. Hain zuzen, alor horretan egindakoengatik Frantziako Zientzien Akademiako kide izendatu zuten.