argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 03a

Juan Carlos Moreno Madrilgo Unibertsitate Autonomoko hizkuntzalaria:

El Mundon esanak: “Espainian baliagarriagoa da euskara ikastea ingelesa baino. Ingelesa ikasten duen orok ingelesa baino euskara edo katalana erabiltzeko aukera gehiago ditu, ez baitute harremanik ingelesekin. Pentsa daiteke ingelesa inposaketa dela eta ez da inor kexatzen”.

 

Deian esanak: “Ez dut onartzen niri italiar batek ingelesez galdetzea. Gainera, hizkuntz inperialismo anglosaxoiak esan nahi du denok bikain hitz egin behar dugula ingelesez. Ez du balio ingelesa ulertzeak anglohiztunek ingelesez hitz egin behar baitute, ez beste hizkuntza batean. Zenbat ordu eta diru erabiltzen den ingelesa hobetzeko! Hori dena beste hizkuntza batzuk ulertzeko inbertituko balitz, gertukoenetatik hasita: euskara, galiziera, katalana... eleanitzagoak izango ginateke. Elebitasunak ez dauka zertan izanik gaztelania eta ingelesa jakitea”.