Arrastoak


2007ko urriaren 07an

Les roquetes izeneko aztarnategian (Tarrega, Katalunia) XIV-XV. mendeetako nekropoli judutarra aurkitu zuten joan den martxoan. 148 eskeleto aurkitu zituzten guztira, baina arrastoen ikerketa eten egin da, Bartzelonako komunitate juduak eskeletoak erreklamatu zituelako. Euren esanetan, “betiko atsedena ezin da inoiz urratu”. Berriki Kataluniako Generalitatek komunitatearen eskaera onartu du, eta arrastoak Bartzelonako Collserola hilerrian ehortzi dituzte judutar erritualei jarraiki. Arkeologoak, aldiz, ez daude ados erabakiarekin, ikerketa osatzea galarazi baitie. Hilobiak itxita daude, baina eztabaida zabalik dago: horrelako kasuetan zeri eman behar zaio lehentasuna? Arrastoak aurkitu ondoren eta, beraz, “atsedena profanatuta”, ez al du merezi ikerketak amaitu arte aritzea, gero arrastoak nahi bezala ehorzteko?

 

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude