Tumulto de fonemas
Txertoa argitaletxeak plazaratutako Cástor Olcozen bigarren nobela da Tumulto de fonemas –aurretik Horario del fantasma kaleratu zuen–. Hitzen arima ezagutzeko ahaleginetan dabilen Osvaldo gaztearen nahigabeak eta egoera hobe bat lortzearren emandako urratsak agertzen ditu, umore handiz. Hogeita sei urte dauzka, langabezian dago eta hainbatetan porrot egin du oposiziogile gisa. Haatik, hiru karrera amaituak ditu eta tesi bat, aurkeztu gabe. Ama galdu zuenean, lanean hasi behar zuela esan eta esan hasi zitzaion aita. Zer aurkituko eta, oilasko hiltegi batean gauero 35.000 hegazti garbitzeko zeregin gaizki ordaindua. Erabat nazkaturik, tren bat hartu eta norabait alde egitea erabakiko du. Diru gutxi, motxila eta trenean beste bidaiari batek ahaztutako telefono mugikorra baino ez dituenez, Cáritasekoen jatetxera doa.