Bihotz artifizialari esker bizirik

  • Joan den ekainaren 5ean, Bartzelonako Bellvitge erietxeko mediku talde batek bihotz artifizial bat ezarri zion, aurreneko aldiz Espainiako Estatuan, 48 urteko emakume bati. Gaixoak bi hilabete zeramatzan ospitaleratuta bihotz-gutxiegitasun terminal batengatik, eta ez zion tratamendu farmakologikoari erantzuten. Aste gutxiko bizi-itxaropena besterik ez zuenez, eta transplantea ezinezkoa zenez, medikuek ez zuten beste irtenbiderik izan.
Emakumeari ezarri dioten bihotz artifizialak INCOR du izena, eta hamabi zentimetroko luzera eta hiru zentimetroko diametroa dituen gailua da. Larruazal azpitik doan kable baten bidez lotzen da, korronte elektrikoa sortzen duten kanpoko lau bateriarekin. Aparatuak bihotzaren ezkerreko bentrikulutik aorta arteriara bultzatzen du odola, kasu honetan emakumearen ezker bentrikulua baitzen ondo funtzionatzen ez zuena.

Mundu osoan horrelako 300en bat ebakuntza egin dira, eta bihotz artifizial bati esker bizi diren gaixoen artean, duela zazpi urte operatutako estatubatuar bat da “zaharrena”. Oraingoz, Bellvitge ospitaleko espezialistek ezin izan dute kalkulatu zenbat denbora bizi ahal izango den emakumea bihotz artifizialarekin, baina baikor agertu dira. Esan dutenez, emakumearen gaitza (transplantea eragozten duena) desagertu egin daiteke datozen hilabeteetan. Era horretan, emakumeak transplante bat hartzeko aukera izango luke.

Ospitaleko Bihotz-Kirurgiako zerbitzu-buruak, Eduard Castells doktoreak, esan du “sistema berria zubi modura onartu eta erabil daitekeela agian, gaixoa bihotz-transplante bat hartzeko moduan egon arte”, baina nahiko garestitzat jo du sistema hori: emakumeari jarri dioten gailuak 90.000 euro balio du. Hala ere, Castellsek uste du zientzia gai dela aparatu sinpleagoak egiteko, ez tratamendu medikoarekin eta ezta transplantearekin ere sendabiderik ez duten gaixoentzat. Helburua bizi-kalitate onargarria lortzea da, gaixoa bere etxean egon, paseatzera edo erosketak egitera atera, eta joan-etorri laburrak bere kasa egin ahal izan ditzan.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude