argia.eus
INPRIMATU
Iñigo Firehead - Royal Canal
"Musika giroan umore falta handia dago, eta manager eta promotore asko sobera daude"
Iker Barandiaran @IkerBarandiara 2021eko ekainaren 30a
Royal Canal
Royal Canal

Diskoaren jarrerak gogora ekarri dizkit Jon Iturbek bakarka egindako lanak; eta Mike Wattek aitona marinelaren omenez egindakoa ere bai.


Mike Watt-en Minutemen eta Firehose taldeak oso gustuko ditut, baina ez dut lan hori ezagutzen. Bestalde, Iturberen lanak eragin nau, bakarka ekiteko ausardia izan zuelako.


Egia da nafarren jatorria bilatzeko Irlandako marinelengana jo behar dela? Nola bururatu zitzaizun itsas-gaiak aukeratzea?


Ez dakit nondik gatozen... Itsasoak gauza asko irudikarazten dizkit. Itsasoa baino, inguruan sortutako kultura miresten dut.


Zein helburu jarri zenituen? Axola zizun jendeak lan hau serio hartzeak?


Ez nuen helbururik, baina barruko harra atera dut. Abestiak idatzi, eta bateria-joleak eta biok grabatu genituen, talderik gabe. Gustuko dut emaitza eta harrera ona izan du. Abesteko eta gitarra jotzeko lotsa galtzen ari naiz. Inoiz ez naute serio hartu; hortaz, zertarako arduratu?

Bank of Royal Canal Bob Dylanek ezaguna bilakatu zuen Brendan Behanen kantua da. Zergatik aukeratu zenuen?


Ezaguna dut kantua, baina Pogues-ek jotzen zuen Auld Triangle-etik hartu nuen… Kanal hori berbagai du. Baxu jotzaileak kanaleko ur botila bat ekarri zidan… A ze kiratsa duen!

The Poguesekin parekatzen zaituzte, baina nik gertuago ikusten ditut Nick Cave, Creedence, Tom Waits, Atom Rhumba, Julieta Venegas, Miguel Ríos…


Venegasena labankada itzela da!! Abesti hori Shane McGowanen baladen ildokoa da. Poguesena nik esaten dut… Beste eraginekin ados nago, baina Miguel Ríos demokrata liberal rockero nazkagarri bat da! Gora Eskorbuto!

Umore handia daukazu, baina aldi berean musika oso serio hartzen duzu. Musika giroa serioegia da, ezta?


Ez da gauza gustukoagorik une deserosoa txiste tonto batekin apurtzea baino. Baina tira, berezko etorria behar da. Bai, umore falta dago, eta manager eta promotore asko sobera.