Herri nortasunen arteko lankidetza berria

  • Hutsune bat, horixe Garabide proiektuaren abiapuntua: euskal kooperazioa ohiko kooperazio bihurtu eta euskal izaera eskaintzen ez jakitea. Eta behar bat: degradazio sozioekonomikoa, herrien nortasunaren gainbehera eta naturaren suntsipena elkarrekin ulertu eta kooperazioa gai sozioekonomikoetatik beste alorretara ere hedatzea. Are gehiago, munduko komunitate askotan nortasun galeraren une erabakiorra bizi dugunean.
Garabide elkarteak egindako fotomuntaia
Garabide elkarteak egindako fotomuntaiaGarabide
Euskara eta euskal esperientzia hartu ditu ardatz Garabide Elkarteak “une honetan desagertzearen eta garatzearen arteko amildegian dauden herri indigenei” ekarpena egiteko asmoarekin. Kooperazio sozioekonomikotik harago herrien nortasunaren eremuan laguntzeko xedea du. Elkartearen arabera herri horiek funtsean jokatzen ari direna ez da kooperatiba bat gehiago edo gutxiago, eskola bat gehiago edo gutxiago, euren herrien eta komunitateen nortasunaren eta hizkuntzaren biziraupena baizik.
Ideia horretatik abiatuta, oraindik eraikitzen hasteke dagoen zubiaren lehen harria jarri du euskalgintzan eta garapenerako lankidetzan –Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean, Mundukiden, Ikastoletan eta Arrasateko mugimendu kooperatibistan– dabiltzan hainbat eragilek sustaturiko Garabide Elkarteak. Euskalgintza deritzon mugimenduak lan ugari egin eta aurrerapauso anitz eman ditu, batez ere, azken 40 urteotan. Oraindik bizirik daude garai hartako hainbat erakunde eta protagonista eta “altxor” hori baliatzea dute asmo.

Hiru helburu nagusi finkatu ditu Garabidek. Lehenik, garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta. Bigarrenik, munduko hego hemisferioko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea. Lankidetza proiektu hauek hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren garapen-alor desberdinetan gauzatuko dira, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarriz. Eta, azkenik, euskararen eta euskal kulturaren garapenean lanean ari diren erakundeek Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuekiko lankidetzarako beren esperientzia eskain dezaten sustatzea, horretarako markoa eta bideak eskainiz.

Helburuak ez dira, ordea, berez betetzen, eta hori dela eta zenbait proiektu ditu eskuartean Garabidek. Formazio eta kapazitazio proiektuak, esperientzien truke-programak, aholkularitza proiektuak, tutorizazio proiektuak eta interkooperazio sistema propio honen ikerketa eta garapena. Aurrez, euskalgintzaren esperientziaren ikerketa, didaktifikazioa eta zabalkundea gauzatuta, noski.

Maiekin, kitxuekin eta uruekin

Hegoaldeko herri indigenetako eragileak ditu lankide Garabidek, bereziki euren nortasuna garatzeko proiektu zehatzetan dabiltzan bitartekari kolektiboak. Direla herri indigenetako hezkuntza erakundeak, gizarte nahiz kultur erakundeak, erakunde publikoak eta baita erakunde politiko propioak ere. Oraingoz, dena den, Hego eta Erdialdeko Amerikako herri indigenekin dihardute batez ere lanean, maiekin, kitxuekin, aimarekin eta uruekin bereziki. Hizkuntza gisara gaztelania konpartitzea eta lanerako eskaera gehien bertatik jaso izana dira horren arrazoi. Dena den, Afrikara ere begiratzen dute eta bertako bubien komunitatearekin ere lankidetzan ari da Garabide.

Baina lankidetzarik ez da Euskal Herrian bertan kooperaziorako prest dagoen eragilerik ez bada. Horrenbestez, besteak beste, hezkuntza sareak, estrategia mailako eragileak, hedabideak eta kulturgintzako erakundeak ere lankide izango ditu Garabidek. Zubia eraikitzen hasita dago dagoeneko, gero eta luzeago eta zabalago egin behar orain.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude