Horren arrazoiak barizelaren aurkako txertoa, titi-ematea orokortzea, paludismoaren aurkako borroka eta sistema inmunologikoa indartzen duen A bitaminaren zabalkundea dira, UNI-CEFen arabera.
Batez ere, Asian gutxitu da hilkortasun-tasa. Txinan, 1990ean jaiotako 1.000 haurreko 45 hiltzen ziren, baina 2005ean 25era jaitsi zen kopuru hori. Indian 115etik 76rakoa izan da jaitsiera, eta antzera gertatu da Kariben, Hego Amerikan eta ekialdeko Europan.
Egun, heriotzen %50 Saharatik hegoalderagoko herrialdeetan ematen da, nahiz eta Etiopian, Ruandan, Tanzanian, Nigerren eta Namibian egoera hobetuz doan. Bost urte barru, hurrengo txostena.