"Euskal Herrian rokodromo on bat falta da"

  • Superman-en gisako bizitza bikoitza du, Gasteiz eta Eibarren (Gipuzkoa) artean, rokodromoa eta harkaitzaren artean. Entrenatzen ikusi dugunoi hegan doala iruditu zaigu, baina ezin liteke Superman izan; bertigo pixka bat omen dauka.
Irati Anda
Irati AndaDani Blanco

Natura garaituko duzuela pentsatzea ere...


Ibaia beti doa bere bidetik, eta bere bidetik atera nahi duzunean, berdin da zenbat urtera baina berriz bueltatuko da. Badago natura gainditzeko nahi hori, baina natura indartsuagoa dela jakinda.

Horregatik izorratzen duzue?


Ezetz uste dut, baina egia da rokodromoetan hezi eta hazi diren eskalatzaile berriek ez daukatela guk daukagun kontzientzia hori. Paper bat bota eta norbaitek jasoko duela pentsatzen dute.

Eliteko kirolariak diziplinatuak zirela uste nuen...


Gu gara gure entrenamendua prestatu eta aurrera eramaten dugunak. Badakigu zer egiten dugun, baina guk egin behar dugu. Hori da niretzat gogorrena, inork ez nau hor egotera behartzen.

Eskerrak buru-gogorra zaren!


Bai, gainera eskaladan gehiagotan galtzen da irabazi baino. Bide bat eskalatzeko proiektua daukazunean, bost edo sei aldiz eroriko zara eta behin kateatuko duzu.

Medioek ez dizutela erortzeagatik deitzen, alegia.


Ez nago dei horren zain. Niretzako eta nire ingurukoentzako irabazten dut. Bestela ez nuke hain gogor lan egingo, ezingo nuke hainbeste motibazio bideratu.

Txapelketak ez al daude ikuskizunera bideratuta?


Txapelketa txapelketa da bai eskaladan, bai tenisean, bai edonon, eta eskalatzaileak jakin egin behar du ikuskizun hori ematen. Saltzeko ikuskizuna behar du, ikuslegoa egon dadin, dirua mugitu dadin...

Baina eskalada ez al zen lagunak, natura...


Txapelketan egozentrismo handia dago. Ez dakit zenbat pertsonen aurrera atera behar duzu daukazun onena ematera. Umila eta kikiltzen den horietakoa bazara beldurra ematen du.

Niri babesle bila ibiltzeak emango lidake beldurra!


Aurpegi latza behar da norbaitengana joan eta publizitate truke zerbait eskatzeko. Norengana joan, zer eskatu, zenbat.... Mundu bat da. Gu saiatzen gara gurea egiten, baina oso zaila da.

Espainiako selekzioan aritzea bezain zaila?


Hori da daukagun errealitatea, eta errealitatea bizi egin behar da, ezin da ukatu. Nik badakit zer sentitzen dudan, zer pentsatzen dudan, eta horrek balio dit niri.

Kirol ibilbidearen osteko errealitatea ere bizi beharko da...


Nire ilusioa rokodromo on batean lan egitea izango litzateke. Tamalez, Euskal Herrian rokodromo on bat falta da.

ASTEKARIA
2007ko irailaren 30a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude