Burua galduta

  • Metauro, Italia, K.a. 207. Anibal handiaren anaia Asdrubal Barkak Eszipionen aurkako gatazka galdu zuen eta etsaiak burua moztu zion. Erromatarrek anaiaren burua eman zioten opari kartagotarrari; horrela jakin zuen Anibalek Asdrubalen heriotzaren berri.
Burua moztuta hildakoen artean hainbat santu topa daiteke. Ziliziako Kosme eta Damian bikiek Dioklezianoren aginduz galdu zuten burua. Santa Barbarari, aldiz, aitak egin zion ebakia zintzurrean. San Albano britainiarrak ere buruaren truke lortu zuen santutasuna. Beste aldean, buru-moztaileen artean, agintariak dira nagusi. Genghis Khanek agindutakoa betetzen ez zuenak lepotik gorakoa galduko zuen; Selim otomandar sultanak, aldiz, bere agindupeko bisirren buruak biltzeko grina zuela dirudi.

Baina burua mozteko zaletasunagatik inor ezagun egin bada, horixe Tudor familia da; eta senitarteko guztien artean, zehazki, Enrike VIII.a Ingalaterrako errege gizena. Edozein arrazoi erabiltzen zuen edozeinen burua eta gorputza bereizteko. Sir Thomas More-k, esaterako, ez zuen onartu erregea eliza anglikanoko buru espiritual gisa eta horregatik bere buruari agur esan behar izan zion. Utopiaren egilearen burua, gainera, luzaz egon zen herritarren bistan. Hori bai, ziurrenik kasu honetan ere burua galtzeak bultzadatxo bat emango zion Thomas Moreri santutasuna lortzeko orduan.

Ana Bolena Enrikeren bigarren emazteak ez zion luzaroan eutsi titulu horri, ezta buruari ere; traizioa leporatu eta lepoa moztu zioten. Laugarren emazte Ana de Cléves ez omen zen erregearen gustukoa, eta horregatik ezkontza bultzatu zuen Sir Thomas Cromwelli galdu arazi zion burua. Bosgarren emazte Katherine Howarden eta honen amorante Thomas Culpepperren buruak ere laster ziren lurrean bueltaka.

Zaletasun genetikoa ote? Maria Tudor alabak ez zuen alferrik “Bloody Mary” (Mary Odoltsua) ezizena jaso. Neba Eduardo VI.a gazte hil zen, baina aurretik Lady Jane Grey eta Lord Guildford Dudley aukeratu zituen erregeorde izateko. Haiek oztopo izan ez zitezen, Mariak bururik gabe utzi zituen biak.

Mariaren ahizpa Elizabethek ere zerrenda polita osatu zuen: bere lehengusina eta Eskoziako erregina Mary Stuart burugabetzeko agindua eman zuen; Lord Robert Devereux-entzat ere agindu berdina eman zuen, “erregina birjina”rekin harreman estuak izan arren. Lord Thomas Seymour, Enrike VIII.aren alargunarekin ezkondu zen gizona, erreginaren aginduz hil zuten. Agindua exekutatu zuena, gainera, Seymourren anaia Edward izan zen. Edward bera ere urte batzuk geroago hil zuten… burua moztuta, noski.

Baina Ingalaterratik Frantziara salto egin behar da, han asmatu baitzuten, XVIII. mende amaieran, buru-moztaileen historia erabat aldatuko zuen tramankulua. Joseph-Ignace Guillotin izeneko mediku batek egin zuen, heriotza zigorrera kondenatutakoen sufrimendua arindu nahian. Eta Frantziako biztanle kopurua arindu zuen. Besteak beste, Luis XVI.ak eta emazte Marie Antoinettek probatu zuten Guillotinen xafla zorrotza. Robespierrek, aldiz, marka guztiak hautsi zituen bere alderdikideei gillotina errezetatzeko orduan eta, nola ez, azkenean berak ere burua eskaini behar izan zion iraultzari.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude