argia.eus
INPRIMATU
Picasso eta Dubuffet artean
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko irailaren 23a
Bilboko Arte Eder Museoan Picasso eta Dubuffet artean. Jean Planque Bilduma izeneko erakusketa izango da ikusgai azaroaren 18a arte. Basileako (Suitza) Beyeler galeriako aholkulari izandakoaren bildumako 130 obra bildu ditu erakusketak. Iragan mendeko artista ezagunen koadroak dira guztiak: Pierre Bonnard, Georges Braque, Paul Cézanne, Edgar Degas, Robert y Sonia Delaunay, Jean Dubuffet, Paul Gauguin, Juan Gris, Paul Klee, Fernand Léger, Manolo Millares, Claude Monet, Pablo Palazuelo, Pablo Picasso, Odilon Redon, Pierre-Auguste Renoir, Georges Rouault, Antoni Tàpies eta Vincent Van Gogh artisten obrak daude besteak beste ikusgai. Informazio gehiago: www.museobilbao.com.