Urdindutako urdina

  • Gorrietan ibili eta gero, landare eta abarretan, ezta uda ere ez dela betirako gogorarazten digun urdina aurkitzen dut egunotan. Ez, noski, garai bateko urdinik, egungoak baizik: berdeak, grisak eta urdinduak galduak dituen urdina, urdindutako urdina. Sasoi honetan maizter nauen itsasertzetik mendi tontorrerako bueltan, bertakoentzat izen zatar hori jartzeko adina itsusia eta berez inguruetako hondartza natural onena den Zumaiamiko Santio hondartzatik Gazume gailur dotorera, topatzen ditudan kardabera, kardentxa eta txarrantxa-belarraren tankerako armikak ditut urdinok.
Kresaletan itsas-armika (Eryngium maritimum) eta mendietan armika (Eryngium campestre) eta, inon izenik topatu ez diodan, Eryngium bourgatii, zeini baduenaren alde azkazal bat jokatu-eta, azaltzen den artean neronek jartzen diot: armika urdina. Izen galduko hau da, hain txorrotx, urdinena, ubelena, dotoreena, hor duzu argazkian. Txori-gardu, buruiska, buruiskexilar, gardutxa eta txilarra bera ere jaso izan dira, hala-nolako pulamentuz, armika honen izentzat...

Urtetik urtera gizentzen den sustrai nagusi bat dute landareok eta urtero berritzen du lurrari kentzen dion zatia. Jaki ditugu zainak eta kimu berraziak, azken hauek barazki fin. Zakarragoagatik sustraia gozo eta usaintsua da eta gozoa lehenaz gain azukreztatuta mokadu bikaina da, berdantzart baina lehenxeagotik, Shakespearetar Falstaffen “erigoe” edo “muxu-konpitteak” lekuko. Loreak ere eztidunak dira, inondik ere, erle-festagune ezagun baitira.

Sendabelar ezagunak armikak. Bere zainen urak hilekoa ekarri, txiza eginarazi, tripako minak baretu eta puzkarrak bideratzen dituela jaso zutela milaka urte bada. Ibilaldi luzeetan urratu, erredura edota egosturarik ez sortzeko soinean eraman izan da; Karlistadetan, adibidez, alde bietako soldaduen patriketan zain mutur bat ez zen faltako, ahal izanez gero patrikak, patrika izan nahi badu, duen zuloaren parean izterra ukituz. Lleidako Boiko unaien borden, katalanez ere horrelaxe deitzen diote borda... bada unaien borda inguruetan ugari diren sugeekin borrokan, hauen hozkadak harrapatutako erbinudeak zauria armika urdinarekin igurzten ikusi izan omen dituzte. Urdintzea ona denean...

ASTEKARIA
2007ko irailaren 23a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude