argia.eus
INPRIMATU
Garabide Elkartea abian da
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko irailaren 23a
Garabide Elkartea Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean, Mundukiden, ikastoletan eta Arrasateko mugimendu kooperatibistan dabiltzan hainbat eragilek sustaturikoa da. Hegoaldeko herri indigenekin, nortasuna galtzeko arriskuan duten komunitateekin, kooperazioan aritzea da asmoa, alor sozioekonomiko hutsetik harago. Proiektuaren alor bat I. Esperientzien Truke Programa da eta azaroan Hegoaldeko hainbat herri indigenetako eragileak etorriko dira, besteren artean Elgetako Kafe Antzokia, EITB, Goiena, Emun, Euskaltzaindia, Ikastolen Federazioa, EKT eta AEK bisitatzeko asmoz. Ikusi eta entzuteaz gain, beraiek ere hitzaldiak eskainiko dituzte Mondragon Unibertsitateko ikasleentzat, euskalgintzako eragileentzat eta edonorentzat..