Nobela bihurria da Artemio Zarcoren azkena

  • ARTEMIO ZARCO:: ESE FINAL QUE OS ACECHA

    EREIN

    ORRIALDEAK::222

    prezioa ::17€

Ese final que os acecha
Ese final que os acecha
Artemio Zarcoren Ese final que os acecha irakurtzerakoan, honako gogoeta sortzen zaio norberari: “Ene, zeinen ondo pasako zuen egileak hau idazten!”. Hainbestekoak dira testuan ageri diren ironia eta gaiztakeria. Donostian kokaturik dago, eta bertako faunaren partaideak dira protagonista guztiak: Barandiaran kafetegian biltzen den idazle taldea –norbaitek hiltzen duen banketxeko arduraduna barne–; haien zerbitzuan aritzeagatik espetxera eramango duten narratzailea; idazle taldeko mutil polit bezain tonto batez zeharo maitemindurik dagoelako beste oro ere hartaz maiteminduta behar duela uste duen epaile zorrotza; haren emaztea, senarraren maiteminaz tutik ez dakiena; Martuteneko espetxean lanean diharduen funtzionarioa; narratzaile sinesgabearen aitor-entzule jesuita; jesuita horrek babestu nahi duen neskatoa... Eusko Jaurlaritzak antolatutako literatur lehiaketako irabazle izan nahi lukete idazle taldeko guztiek –baita aurkeztekoak ez direnek ere–, eta horretarako edozer egiteko prest daude. Idazle gaitasunetik eta irudimenetik gutxi dutenez, beren zerbitzuan duten narratzaileari eskatuko diote laguntza.
Artemio Zarco
"Nolako hitza erabiliko nukeen lana definitzeko? Lotsagabea!"

Zure azken nobela hau bihurrikeria da. Bestela, nola zehatz daiteke bere mamia?


Nolako hitza erabiliko nukeen Ese final que os acecha definitzeko? Lotsagabea!

Narratzailea ez da nolanahikoa. Duen dirua galtzeagatik, idazle taldekoen esklabo bilakatzen da. Haren kontaketari nabarmenduko zenizkiokeen ezaugarriak?


Narrazioa hasi aurretik irakurleari bere burua aurkezteko erabili ditudan hitzetan dago gakoa. Egilea, kontrolatzen ez duen baldintzapen genetikoren batengatik, ziurrenik, oso katramilatsua da, eta bere gogoak han eta hemengo gorabeheretan barreiatzeko joera du lanaren aurreneko partean. Gero, gorabehera horiek lotura logikorantz bideratzen ditu, hala ere.

Hilketa bat, harekin lotutako bigarrena, eta bukaera aldera, hekatonbea, ezagutzen ditugun pertsonaietatik ia guztiak hilik! Zergatik?


Liburuaren amaieran, nobelan egin ditudan era guztietako gehiegikeriak barkatuko zaizkidan asmoarekin ematen ditudan azalpenen artean, dagokion Auzitegiko aretoan epailearekin batera hiltzen diren pertsonaien multzoaz hitz egiten dut. Egia esateko, erabat galdurik nuen haien kontrola. Pirandellok esan zuen aspaldi: pertsonaiak nolabait independizatu egiten dira egilearengandik eta bere bizitza egiten dute. Hori da gertatu dena. Pertsonaia horiek, bost bonbona batera lehertu izanaren ondorioz bizia galtzen duten horiek, eskuartetik ihes egin zidaten pertsonaiak ziren. Denak hiltzearen arrazoia? Oso erraza da. Jadanik ez nekien zer egin beraiekin.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude