Bokaziozko bakazioak!

  • Guk gazteagotan hala esaten genuen: bakazioak edo barkazioak. Gero hasi ginen oporrak deitzen eta geroago hasi gara hainbati entzuten: orain arte lanean egon da eta orain oporretan dabil. Eta egia da, oporretan egun ibili egiten gara gehienok, bai. Eta lanean egon? Baita. Gehienok. Agian horregatik ibiltzen gara joan nahi ezta
Iñaki Murua
Iñaki MuruaDani Blanco
Irakasleok opor luzeak, luzeegiak, dauzkagun fama daukagu. Batzuek diote hiru hilabete ditugula udan; bestetzuek bi eta, nik dauzkadanak, sei aste dira. Besteak beste, kurtsoan zehar atzera utzitako lanak egiteko ederki datozkidanak eta hurrengo ikasturtean egin behar dudana antolatzeko ere bai, erlaxatu, eguzkia hartu, mendian ibili, lagunekin parrandan jardun, ezer egin gabe egon eta gainerako guztiarekin batera.

Beste batzuk urrutira joatea dute helburu, nahiz eta han hoteletik atera gabe egon… Gure gurasoak, berriz, ezta etxetik irten ere, beti zuten adinekoren bat zaintzeko, edo abereak gobernatzeko edo xoxik ez edo… eta irtendakoan, bidean ikusitako behien narraideaz inbidiatan edo halako tokitako soroak nolako patxada zuen edo baratzako hermosura!

Badira ekintza exotikoez gozatzeko gai direnak ere, adibidez joan zen asteburuan sega pikan ari ziren Ordizian: normarik gabe, zahatoarekin, urarekin, joanetea abarka zulotik kanpora begira… lagunak, aita-semeak… eta jendea begira patxadan: baserritarrak eta izandakoak, urteetan ikusi gabeko lanarekin txoratzen. Kalekumeentzat berriz, ekintza arraro hark Rock jaialdia zirudien. Hura musika, 22 sega pikatzaileen artean. Eta, azkenean, epaileek erabakitakoa txintik atera gabe onartu, gainera! Eta sari bakarra sega eta txapela, dirutza futbolarientzat utziz. Denak pozik, inolako pikerik gabe, beti elkarrekin pikatuta gabiltzan garaiotan. Behin tabernari bati galdetu omen zioten: ba al daukazu zerbait pikatzeko? Bai, sega atarian!

Guraso gehienak umeak eskolara noiz hasiko egoten omen dira, kokoteraino haiek agoantatu beharraz, eurak ere lanean betiko martxan ari balira nahian. Behin hartuko oporrak eta orduan sekula baino istilu gehiago etxean! Nik ulertzen dut laukiak dituen ama batek esandakoa, joan zen astelehen goizaz: “Goizean, umeak eskolan uzten ditudanean gintonik bat hartuko dut ospatzeko!”. Baina, guraso gehienontzat oporraldiak ez al luke izan behar umeez gozatzeko parada?

Gero lanean hasitakoan datoz: alferrik galdutako aukeraren zama; gozatzen asmatu ezaren damua, berriro aldapa gora egin beharraren depresioa; pazientzia eza eta erlazioetako porrota –hamarretik hiru bikote banantzen omen da abuztuko oporren ondoren. Ez daukat lotuago sentitzen direnen daturik–.

Irakasleok dena konpontzeko ardura daukagu, batzuen ustez: drogaren kontsumoa, biolentzia, errespetu eza, eskolako porrota… eta zer espero dugu etxean lekurik aurkitu ezinda eta, gurasoak, eskolan lehenbailehen hasteko deseatzen dituela sumatu duen ikaslearengandik? Gainera, irakasleok ere, etxean, antzeko egoera bizi izan badugu, ikasleak eta guk lehen egunetik talka egiten badugu, zer eta nola espero dugu konpontzea? Non hasten da porrota? Nork hasten du porrota?

Gizon-emakume izateko prozesuan badira matematikako edo ingeleseko nota baino garrantzitsuago diren baloreak, baina gizarte helduak soilik transmititu ditzakeenak eta bakoitza adibide izanaz: xamurtasuna, maitasuna, aukera-berdintasuna, trebetasuna, gauza guztien neurritasuna, neurri horiek adostu eta errespetatzeko gaitasuna… Behar beharrezkoa da transmisio horretan adostutako elkarlana. Oporrek prozesu baten etena suposatzen dute baina ez, inolaz ere, heziketa prozesuaren etena, batez ere adin eta aro kritikoenetan.

Horrez gain, nire ustez, lana balore bezala transmititu behar dugu nola profesionala hala bokaziozkoa eta hau da hain zuzen ere, taldea, familia, lagunartea, koadrila… sendotzen laguntzen duen bide bakarra. Bakazioak gozatzen erakusten digun bidea. Baina hau ere bokazioz egin behar da-eta.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude