Uda partean ondo elikatu zure seme-alabak

  • Pasa berri den udan gehienok nahi baino gutxiago agertu den arren, eguzkiak –eta tenperatura altuek– gogor erasaten digute guztioi. Eraginik handiena haurrengan nabaritzen da ordea, deshidratazioa eta “bero-kolpea” esaten zaiona jasateraino. Ondorio kaltegarriei aurre hartzeko aski da fruta eta berdura ausarki sartzea gure dietan eta ordurik beroenetan eguzki-izpietatik babestea.
Haurrentzat onena talde nutritibo guztietako elikagaiak biltzen dituen dieta da, aldi berean arina eta freskagarria gertatuko zaiena. Gorputzak ez ditu neguan adina kaloria behar tenperaturari eusteko, eta horrexegatik eduki kaloriko baxuagoko osagaiak hautatu daitezke: frutak eta barazkiak batez ere. Egitekoa osagai horiek modu erakargarrian aurkeztea da, ume-jendeak gustura jan ditzan.

Gazpatxoak eta barazki-krema hotzek –tomatearenak, esaterako– karbohidratoak, bitaminak, mineralak eta likidoak ematen dizkigute. Entsaladak –arroz, pasta eta lekaleekin eginak– plater konpletoago bihurtuko dituzu arrautza edo oilaskoa bezalako proteinak eransten badizkiezu. Paellak ere oso gomendagarriak dira plater bakar bezala arrozari –energia-iturri diren karbohidratoei– arraina, haragia, eta berdurak erantsi dakizkiokeelako.

Egunik beroenetan gorputzak bizpahiru litro likido gal ditzake. Deshidratazioa saihesteko edan egin behar da: ura, zukuak, esnea eta irabiatuak. Berdura eta frutatan aberatsa den elikadurak ere laguntzen du horretan. Freskagarriak –kaloria hutsak– eta azukredun zukuak –energetikoegiak– ez dira onak.

Ordutegi jakina ezartzea ere oso garrantzitsua da. Umeek lau otordu egin behar lituzkete egunean jakineko tenoretan. Gosari egokia ezinbestekoa da –esnekia, zerealak edo ogi xigortua, fruta edo zuku bat–. Merienda ez da ahaztu behar, eta opil industrialak edo litxarreriak baino hobe dute ogitartekoa eta zukua. Izozkiren bat ere ez da txarra tartean-tartean, ume gehienek ikaragarri maite dituzte eta kaltzio iturri garrantzitsua dira.

ASTEKARIA
2007ko irailaren 16a
Azoka
Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude