argia.eus
INPRIMATU
Bizitzaren alde ilunean dabilenaren abenturak
  • FERMÍN SOLÍS:: LUNAS DE PAPEL. UNA AVENTURA DE CORNELIUS MOON

    DIB-BUKS

    ORRIALDEAK:: 46

    prezioa ::10€

Pilar Iparragirre 2007ko irailaren 16a
Lunas de papel. Una aventura de Cornelius Moon
Fermín Solísen komiki honen protagonista Cornelius Moon da. Konpainia aldrebesarekin eta baimenik gabe etxeetan argazki lizunak egiteagatik preso egon ondoren espetxetik atera berria da. Bideo-klub bat erosi du modu onean, eta ezer gutxi irabazten duen arren, pozik dago han bertan bizitzeko aukera daukalako. Halako batean, telefono dei bat jaso du, bere garairik onenean plazaratu zuen argazki lizunen liburuan agertzen den emakume bat aurkitzeko dirua eskainiz. Cornelius ez da emakume horretaz gogoratzen, garai hartan mozkor-mozkor ibili ohi zelako gau eta egun, baina eskaintzen dioten dirutza oso tentagarria zaio, eta argazkikoaren atzetik hasiko da.