Nazio Batuen Erakundeak sustatutako foroa da Interneteko Gobernagarritasun Foroa eta azaroaren 12tik 15era izango da Rio de Janeiron (Brasil). 2.000 lagunek parte hartuko duten foroan, besteak beste, sareko hizkuntzei buruz arituko dira, besteren artean ingelesaren nagusitasunaz hitz egingo dute. Parte hartzaileek hizkuntza gutxituak sustatzeko moduak ere aztertuko dituzte, bereziki grafia latindarrarekin idazten ez diren hizkuntzak.