"Gu ere manipulatuak izan gaitezke"

  • Oso argi omen zeukan medikuntza ikasi nahi zuela, medikuntzako ikasle batekin gurutzatu, eta suposatzen zuen lan zamaz jabetu zen arte. Kasualitatez aukeratu zuen kazetaritza, eta Le Journaleko zuzendaria da egun.
Hur Gorostiaga
Hur GorostiagaGaizka Iroz

Ikastolako hirugarren promoziokoa eta oraindik bizirik?!


Urtebetean bost aldiz aldatu behar izan genuen ikastolaz, Herri Urratseko hastapenak ziren eta eskola orduak pasatzen genituen zigiluak gutunazaletan kolatzen. Bizitzaren eskola bat zen, begiak irekitzen asko lagundu ziguna.

Athleticeko atezain batek hobe du, bai, bi begiak zabalik ibili…


Futbola asko maite nuen baina goi-mailako futbola oso militarra iruditu zitzaidan.

Entrenatuta zaude, beraz, Sud-Ouesten aurkako gerrarako.


Politikan, kulturan, eta iritzian bataila irabazi diegu. Tokiko berrietan eta eskeletan irabazten digute eta horrek inportantzia handia du egunkarietan.

Jakina, hildakoek mantentzen dute egunkari bat bizirik…


Sud Ouestek bere irakurleen izenak publikatzen ditu eskeletan. Gure irakurlegoa askoz gazteagoa da, eta beste irakurle mota bat eta kazetaritza landuago bat sortzeko esperantza dugu.

Ba zuzendariak kazetaritzatik geroz eta urrunago omen daude.


Zuzendari gehienak tertuliano profesionalak bilakatzen dira eta distantzia hartzen dute lurreko aktualitatearekiko. Egitura handien arazoa izango da segur aski.

Zuena egitura txikia da eta Firin-Faranen ikusi zaituzte!


Ni beti saiatu izan naiz kazetari moduan neutro edo objektibo gelditzen, eta nahiko zaila egiten zait nire burua iritzi bat ematera bortxatzea. Baina alde bakarreko iritziak dauden mahaira, beste aldeko iritziak ematera joaten naiz.

AHTaren aldeko publizitatea negoziatzera joaten zinela uste nuen!


Publizitatea publizitatea da eta egunen batean, beharbada, Macdonaldsena sartu beharko dugu. Momentuko tripako min hori Journala diru horrekin aurrera aterako dugula pentsatuz pasa behar dugu.

Niri, Journalen euskarak duen presentzia urriak ematen dit tripako mina.


Normala iruditzen zait, baina euskara defendatu daiteke euskaraz aritu gabe ere, nahiz eta gure hurrengo pausoa euskarari bere tokia ematea izango den.

Prentsak hainbesteko eragina baldin badu...


Mobilizazioak eragiten du prentsa eta prentsak mobilizazioa. Sekulako eragina du bai gizartean, bai pertsona soilengan, baita erabaki guneetan ere.

Gizon boteretsua zara, beraz. Laster monsieur esan beharko dizut.


Gaur egun, medioek pertsonek baino pisu handiagoa dute. Ez bazara hedabideetan agertzen ez zara existitzen. Jendeak ikasi behar du hori erabiltzen. Gu ere manipulatuak izan gaitezke.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude