argia.eus
INPRIMATU
Arguiñanoren plater freskoak
  • KARLOS ARGUIÑANO:: COCINA FRESCA

    BAINET MEDIA

    ORRIALDEAK:: 200

    prezioa :: 22.95€

Pilar Iparragirre 2021eko ekainaren 30
Cocina fresca
Bero egiten duenean edonori gustagarri zaizkion era guztietako plater freskoen errezetak eskaintzen ditu Karlos Arguiñano sukaldariak Bainet Media argitaletxearen eskutik plazaratu duen Cocina fresca liburuan. Laura 10m-ek egindako argazki ederrez lagundurik datozen plater hauen bereizgarririk adierazkorrena eguraldiak berora jotzen duenean jateko prestatuak izatea da. Denetarik aurkituko duzue liburuan: entsaladak, berdurak eta barazkiak, arrozak, pastak, krema eta zopa hotzak, arrautzak, hegaztiak eta bestelako haragiak, mota askotako arrainak eta itsaskiak. Adibideak? Bakailao eta piperrekin egindako pastel hotza, karabiar erara prestatutako arroza, eta udaberriko menestra ur irakinetan egindako arrautzekin.