argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 03a

Miquel Strubellek kornubierari (Ingalaterrako hizkuntza) buruz gipuzkoaeuskara.net-en esanak: "Jenefer-ek ametsetan ere ez zuen pentsatuko, txikitan gurasoengandik –gaueskolako ikasleak, ziurrenik– ikasi zuen kornubiera bere ogibidea izango zenik. Baina, gaur, lortezina dirudien helburuarekin sortutako erakunde batean lan egiten du. Helburu hori kornubiera berreskuratzea da. Azken hiztunak orain dela mende eta erdi hil ziren eta azken idatzia 1776koa da, eta, orain, erakunde horrek eskoletan, errotulazioan eta administrazioan hizkuntza bizi gisa sartzea lortu nahi du, laguntza ofizialarekin".

 

Carlos Pérez Nievas, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Berrian esanak: "Ea alderdi nazionalistek nola tratatzen dituzten A eta G ereduak. (...). Guri, UPNri eta CDNri, inork ezin digu erran modu sektario batean aritu garela herritarrek onartzen duten eredu bat baztertzeko lanean. Eremu ez euskalduneko ikastolak guk legeztatu ditugu".