Azken afaria

  • Ozeano Atlantikoa, 1912ko apirilaren 14a. Afalorduan Titaniceko bidaiari guztiak ontziaren jangela ikusgarrietan bildu ziren; bakoitza bere klaseari zegokion jangelan, noski. Itsasontziko egunak lasaiak ziren, aspergarriak sarritan, baina egunero lau otordu eginez denbora errazago pasatzen zen. Titanic ez zen soilik bere garaiko ontzirik luxuzkoena eta azkarrena, ur gaineko jatetxe erraldoia zen.
Gau hartan lehen klaseko kartak 10 plater zituen: izokina muselina saltsan, arkume errea mentarekin eta waldorf tarta ederra, besteak beste. Kapitaina buru zuen mahaiak afari are bereziagoa izan zuen. Menua Auguste Escoffier-ek aukeratua zen, Belle Époqueko guru gastronomikoak. Ostruka arrautzak kabiarrarekin, thermidor otarraina eta sorpresadun laranjak jan zituzten pribilegiatuenek.

1985ean aurkitu zituzten kartak itsasontziaren arrastoen artean eta, hondoratze ezagunaren inguruko azken filman, James Cameron zuzendariak menuetako platerak xehetasun osoz kopiatzeko eskatu zuen. Film sarituan klaseen arteko aldea nabarmendu nahi izan zuten, baina benetan alde hori ez zen hainbestekoa izan gastronomiari dagokionez; ez lehorrean baino handiagoa behintzat. Azken afari horretan hirugarren klaseko bidaiariek txahal-ragua eskabetxean jan zuten, tipulaz lagunduta. Garai hartan ontzietan ohikoena bidaiari pobreenei otordurik ez ematea zen, hots, jakiak eurekin eraman behar zituzten bidaia osorako. Lehorrean baino kalitate eta kantitate handiagoan jan zuten, beraz.

Orotara, 40 sukalde zeuzkan ontziak, 100 bat sukaldari eta 2.228 pertsonentzako jaki eta edariak gordetzeko hotz-ganbera erraldoia. Southamptongo portutik irten baino lehen itsasontziko sotoak lepo bete zituzten: 37,5 tona okel fresko, 5,5 tona arrain fresko, 25.000 hegazti, 40.000 arrautza, 40 tona patata, 36.000 laranja, 3 tona gurin, 6.750 litro esne, 875 kilo izozki, 15.000 garagardo botila… Titaniceko baxerak 57.600 pieza zituen, eta kuberteriak 44.000.

Izeberrak 23:40etan jo zuen Titanicen kaskoa. Ternua inguruko ur hotzetan amaitu zutenentzat digestioa ez zen ederra izango. Eta eskerrak bizirik irten ziren 705 bidaiariak berehala erreskatatu zituzten, bestela “tragedia” are handiagoa izango zen. Ederki jaten ohituta nonbait, bizirik irten zirenetako batek (lehen klasekoa zen, noski) zera esan zuen: “Ez geneukan urik, ezta galleta bakar bat ere”.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude