Whiskya eta filosofia

  • Aberfeldy, Eskozia, 1733. Tay ibaia, Eskoziako ibairik luzeena, zeharkatzen zuen lehen zubia eraiki zuten. Ordura arte whiskya monasterioetan edo mendian galduta bizi ziren familiatan egiten zuten edabe sekretua zen; komunikabideak hobetuta, ordea, Highlands-eko inguruotan whisky ekoizpena garatzen hasi zen. Gainera, zerealak ziren Aberfeldyko ekonomiaren oinarri eta bertako ura egokia zen destilaziorako.
Aberfeldyn bertan, 1805ean jaio zen John Dewar, lau hamarkada geroago whisky negozio oparoa sortuko zuen gizona. Dewarrek osagai naturalagoak erabiltzen zituen: Pitilie Burn errekako ura eta kalitate handiko zereala. Berehala egin zuen gora negozioak.
Arrakasta horretan zeresan handia izan zuen filoxera izeneko intsektu txikiak. 1860 eta 1880 urteen artean zomorroak kalte handiak eragin zituen Frantziako mahastietan. Izurriak cognac ekoizpenean izan zuen eraginik handiena. Urte gutxian whiskyak cognaca ordezkatu zuen burges ingelesen zintzurrean.

John hil ondoren, haren seme Alexander eta Tommyk zuzendu zuten enpresa. Sei urtean %25 egin zuen gora ekoizpenak. 1891n lehen botilek Atlantikoa zeharkatu zuten, Etxe Zurira, Benjamin Harrison presidentearen eskuetara iristeko. Esportazioa hasi zen. 1898. urtera arte, ez zuen inork inoiz edari baten iragarkirik filmatu. Dewar’s. It’s Scotch leloa zuen 35 segundoko lehen iragarki hark.
Baina Tommy Dewar ez zen negoziora mugatu. Londresko gobernadore zibila izan zen eta, arte bildumatzaile, filantropo eta idazle izateaz gain, bizi filosofia berri bat sortu zuen: dewarismoa. Filosofia horren arabera bizitzaz goza daiteke, arrakastari muzin egin gabe. Pentsamendu korronte moduko horrek plazer txikien garrantzia nabarmendu zuen; plazer txiki horien artean, noski, tarteka baso bete whisky hartzea.

20ko hamarkadan dewarismoak jarraitzaile ugari lortu zituen. Baina enpresaren edari ekoizpena behea jota zebilen: Lehen Mundu Gerran Aberfeldyko destilategia itxi behar izan zuten. 1919an berriro zabaldu eta handik urtebetera AEBetako alkoholaren debekua iritsi zen. Kolpe handia izan zen Dewar’s-entzat; 1962. urtea arte enpresaren ekoizpena oso txikia izan zen.

2002. urtean bost milioi botila ekoitzi zituzten. Egun, zinema izar John Malkovich edo Quentin Tarantino ageri dira whisky honen iragarkietan. “Dewarista naiz” dioen elastikoa dute soinean eta Tommy Dewarren esaldirik ezagunena azpian: “Suffering is not the Key to Success” (Sufrimendua ez da arrakastaren giltza).

ASTEKARIA
2007ko irailaren 09a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude