argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako gailur guztien gida
  • JUAN MARI FELIU:: MONTES DE NAVARRA

    SUA

    ORRIALDEAK:: 465

    PREZIOA:: 24€

Pilar Iparragirre 0000ko ren 00a
Mendia oso ondo ezagutzera iristea lortu duen gizona dugu Juan Mari Feliu, Sua argitaletxearen bidez Montes de Navarra. Guía completa de todas las cumbres. 487 cimas principales liburua plazaratu duena. Bertan, era errazenean edo zailenean, Pirinio nafarretako gailurretara ondo iristeko beharrezkoak diren xehetasunak eskaintzeaz gainera, Artesiaga-Belate-Uhitzi-Azpirotz, Iruñerriko mendateak, Peña, Txuzito, Amunarrizketa, San Pelayo, Aralar-Alzania, Andia-Urbasa-Entzia, Lokiz eta Kodes, Erribera eta Bardeen inguruan aurki daitezkeen tontorrak eroso bisitatu ahal izateko moduak azaltzen dira, haietan gertatutako historiako pasadizoak, aurkituko diren naturaren zantzuak, atseden hartzeko dauzkagun ostatu eta jatetxeak azpimarratuz, besteak beste.