LAUROBA ::Lauroba
GP Records
iraupena ::14´13´´
prezioa ::6€
Lan hau eklektikoa da, estilo asko nahastu dituzue. Hurrengo lanetan zer ildo jorratuko duzue?
Ez dugu taldea estilo konkretu batera mugatu nahi, egindako abestiekin gustura bagaude errepertorioan sartzen ditugu. Beraz, nik uste hurrengo lana ere horrelakoa izango dela.Donostiako Pop-Rock lehiaketa irabazteak ate asko zabaldu dizkizue?
Hasieran baietz uste genuen, baina nahiz eta baliagarria izan, konturatu gara ez dela izan uste adina. Lehiaketak bultzada behar du taldeentzat erakargarriagoa egiteko eta Bilbokoarekin parekatzeko. Sariek erakargarriagoak behar dute, eta irabazleen promozio handiagoa egin beharko litzateke, kontzertu handiren baten telonero izatea, esaterako.Lauroba taldeko bi kideren abizena da. Ez da ohikoa taldea abizenarekin izendatzea. Iker, zure proiektua dela nabarmentzeko da edo ez zenuten izen aproposik asmatzen?
Proiektua Haritz anaiak eta biok hasi genuen, eta izen egokia iruditu zitzaigun, originala ere bai ez baita abizen tipikoa. Hala ere, ez gara lehenengoak izan: horra hor Bon Jovi, Amaral...Bitxia da diskoko kantu guztiak beste batzuek idatzi izana... Beste batzuek idatzitakoak eroso abesten dituzue? Gaia ematen diezue edo libre dute?
Guk idatzitakoak ere baditugu, baina disko honetan Xabier Silveira, Lur Usabiaga eta Itziar Ituñoren hitzak daude. Beraietaz fidatzen ginen eta libre utzi genien gaia; eta ondo asmatu zutenez, eroso abesten dugu.Hainbat hitzetan aipatzen dituzue bikote harremanak, baina ez oso era erromantikoan, zuzen-zuzen baizik (“Ez nabil zure barkamenaren bila… berriz ere larrua jo nahi nuke lehertu arte”)…
Ohikoa izaten da harreman kontuak era panpoxean jorratzea. Guk nahiago dugu zuzenak izatea.Oheak halako kantu omenaldia merezi zuen?
Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]
Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]
Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.
Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]
Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]