argia.eus
INPRIMATU
Landareak
Ha zuzena
  • Zitori jendearen artean arrunta edo azuzena da, Lilium candidum izen teknikoak azaltzen duen eran, zuri garbienaren adierazle. Ez zaio geurean amabirjinaren lore, San Josefen lili, iondonioane-lili, jondonanelili, jundane eta juane-lili alperrik deitu!
Jakoba Errekondo 0000ko ren 00a
Santuok baino dezente lehenagokoa da liliok lorontzietan jartzeko ohitura. Baratzetako aurrenekotako landare apaingarria izan zela diote. Kretan duela bost mila urte margotutako hormirudi batzuetan eta ia lau mila urteko edalontzi batean ageri da. Duela bi mila urte Dioscorides sendagile ezagunak lili hau Iunoren esnea erortzen zen tokian jaiotzen zela zioen. Biblian aipatzen den Siriako arrosa azuzena hauxe ez ote den ere esaten da. Gerora, aipatu garaion aldean oraindik orain, kristauek Ama Birjinari lotu diote eta makina bat iruditan elkarrekin azaltzen dira...

Zitori jendearekin batera beste berrehun eta laurogei generotako bost mila espezie eskasek osatzen duten Liliazeoen familia osoari izena geure lilitik ote datorkionaren zalantzaren antzerakoa ere badu azuzenak. Lorea metro bete edo garaiagoko gara, lipitx edo lisko zuzen-zuzenaren muturrean ematen duela eta Lakoizketak bezala Oihenartek landarearen Azuzena izena “hori (da) zuzena” adierazten duen “a-zuzena”-tik datorrela zioten. Gregorio Mayansek buru egin gabe kontra egin zien eta peniar, friginiar eta persek erabiltzen duten souson duela jatorri dio. Miguel Colmeirok XIX. mendearen erdialdera jasotzen duen azuzena hitzaren beste jatorri posible bat ere aipatzen du Lakoizketak: arabierako as-susan edo as-susen alegia. Portugaldarrek açuzena, katalanek asutzena eta susena, espainolez azucena deitzen dute eta... sagardoa oliotzeko Azuzena eta Susana izen bat dira.

Oliotuak mehetu eta kontu astunok lurrinetan arintzeko a-zuzena mamia distilatu behar, gramo bat esentzia garbi eskuratzeko gutxi-gehiago kilo pare bat araztasunaren lili-lore beharko duzu.