Balendin Aurre Apraiz, Aurraitz

  • BATZUEN ARTEAN:: KARMEL

    EUSKAL HERRIKO KARMELDARRAK

    ORRIALDEAK:: 144

    PREZIOA:: 12€ (urteko harpidetza)

1912an, Ajangizko Mendieta-Agerre baserrian jaio zen Balendin Aurre Apraiz. Ia 94 urterekin bere azken Karmel eguna ospatu eta gero, 2007ko apirilaren 19an zendu zen. Olerkaria genuen, oroz gain, Aurraitz, nahiz eta prosan ere makina bat lan egindakoa izan. Euskara zuen bere kuttuna baita abertzaletasunaren oinarria ere. Hala dio behintzat haren bizitza eta jatorria aztertu dituen Luis Baraiazarrek Karmel aldizkarian. 1936an hasi zen Balendin olerkiak Euzkadin argitaratzen; bere hiru urteko espetxealdian ere idatzi zituen gehiago; baina 1951n hasi zen Guatemalako Euzko Gogoa aldizkarian haiek plazaratzen; eta gerora Egan, Príncipe de Viana, Irrintzi, Goiz Argi... eta bereziki Karmel eta Olerti aldizkarietan azalduko zituen bere idazlanak.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude