Bitoriano Gandiagaren Hiru gizon bakarka poema liburuari egindako hurbilketa kritikoarekin irabazi zuen Sebastian Gartzia Trujilloren Herri maitea, Herri dorpea saioak iazko Mikel Zarate saria. Azterketa luze bezain sakon honetan ukitutako gaien artean, honako hauexek daude: Euskal kulturaren gaurko egoera; profeten ildoan barna; Orbelaungo profetaren zantzuak; Euskal Herriaren poetikotasuna; Txakolinaren ospakuntza eta Euskal Herriaren tragedia(ra)ko zirrimarrak; Euskal heteronimoak; Txakolinaren ospakuntzaren ondorengo mahai inguruko alegiak; Euskal Herriaren nekaldia; eta Euskal Herriaren heriotza eta hobiratzea. Ondoren datoz Euskal teologia baterako zuinak.