Tiraka blogean irakurri dugu komentarioa, “Euskara barru-barruan” izenburupean. Nonbait, Berrian egindako elkarrizketan (abuztuak 21) Gasteizko alkate Patxi Lazcozek esan du Maite Berrocal Kultura zinegotzi berriak euskara barru-barruan daramala. Blogean idatzi duenak ezagutzen du Berrocal eta ez du askotan euskaldunekin euskaraz hitz egiten topatu. Zera idatzi du anonimoak: “PSEko Kultura zinegotziaren kasua politika munduan ari diren politiko abertzale eta ez-abertzaleen paradigma da euskarari dagokionez: euskara bihotzean, baina ez ahoan. Ez, behintzat, gehienetan”. Politikari ez direnak ere ez ditu ahantzi, noski, hausnarketa idatzi duen anonimoak.