argia.eus
INPRIMATU
Euskara gehien darabilten museoak Gipuzkoakoak dira
Onintza Irureta Azkune @oirureta 0000ko ren 00a
Kontseiluak Euskal Herriko 19 museotako euskararen presentzia aztertu du udan. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko museoek lortu dituzte emaitza eskasenak eta Gipuzkoakoek onenak. Segurako Erdi Aroko Museoak (Gipuzkoa) lortu du emaitzarik onena. Bilboko Guggenheim museoa eta Gipuzkoako Zumalakarregi museoa, Kutxaespazioa eta Ontzi Museoa ere zerrendako lehen postuetan agertzen dira. Zerrendaren beste aldean berriz, Iparraldeko Bonnat Museoa eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoa daude.