Bost dinosauru espezie aztertu dituzte eta hona hemen lortutako rankinga: Compsognathus, 3 kg-ko pisua zuen animalia –aztertutakoen artean arinena– da abiaduran errege. Orduko 64 km-ko batez-besteko abaila lortzen baitzuen; ondoren velociraptora dator, bere 20 kg-ak, orduko 38,9 km-tan mugitzeko gai omen zen; hirugarrena, Dilophosaurusa: 430 kg eta 37,8 km/h abantadan; laugarrena allosaurusa, 1,4 tona 33,8 km/h-ko abiadan; azkenputz Tyranosaurus ezaguna. Besteak baino motelagoa izanagatik ez ahazteko moduko ikuskizuna behar zuen alimaleko animaliaren 6 tonak orduko 28,8 km-tan zebiltzala begiztatzea. Hauts pizar batzuk harrotuko zituen.
Bere ‘motelean’, gizakirik azkarrena baino bizkorragoa zen Tyranosaurus handia; atleta onenek (70 kg gutxi gorabehera) 28,4 km/h abiadura lortzen dute kilometro batean.