Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak plazaratzen duen Boletín aldizkariaren azken zenbakian lan sakon ugari agertzen dira. Besteak beste, Mª Rosa Ayerbek XVI. mendean Baztanen ohikoa zen Zuzenbide Pribatua aztertzen du Los “auriches” en el Derecho privado del Baztán navarro (s. XVI). Datos para su concepto idazlanean. Maïté Lafourcadek berriz, zuzenbideari zegokionean emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna nola galtzen joan zen azaltzen du Le status juridique de la femme basque d’Iparralde sous l’Ancien Regime lanean. Iago Irijoa Cortések, bere aldetik, Oligarkien interesak korrejimenduen jardueran: Juan Fernández de la Gamak Gipuzkoan izandako arazoak eskaintzen du. Eta José Luis Barriok, Martin Antonio de Vega y Mauleon nafar zaldunak bere emazteari 1703an emandako ezkonsaria aztertzen du.