Undercover: Operation Wintersun du izena Planeta DeAgostinik merkaturatu berri duen bideo-jolasak. Bigarren Mundu Gerran dago girotua; John Rusell zientzialari britainiarra Berlingo bihotzean sartuko da, misio arriskutsu bat medio. Zientzialari naziak fisika nuklearraren aplikazioak gerrarako garatzen ari dira eta MI-6 zerbitzuak ikerketa horiek gerarazteko lana eman dio Ruselli. Abentura grafiko honetan fikzioa eta xehetasun guztiz historikoak nahasten dira.