Lilium lilia

  • Uztailean utzi genuen negu-piurako giroa ez da apaldu eta hala moduzkoak izango dira bero zaleen uztak (tomate, alberjinia, piper...). Eskerrak Bargagainen jankizun genituen laharraren fruituak belztu direnari, ez dute beste urteetako gozo-punttua, jakina, baina gazizale garenontzako ez da punttu hoberik.
Gazi-gozo dema piztu izan du behin eta berriz masuston aldamenean topatu dudan zitori gorriak, Lilium martagon. Gutxitan, nonbehinka oso, izaten da lore hau ikusteko aukera. Geure honetan, Urbasa osoa iparretik hegorako zeharkaldi batean bi besterik ez, bi bakarrik, bakarra bi bai da hemen...

Izateari izena jartzetik datoz demok; hizkuntzatik, hau da gizakion arteko konexio ezatik. Ikurra da Lilium landare generoa, ikurren landarea baita, enblematikoa. Lis lorea edo lilia, hau da loreetan lorea, deitu diogu. Genero osoaren Lilium eta ingelesezko lily eta frantsesezko lys izenak, euskarazko liliatik datozela esan baino nahiago dute latindutako grekoko leirion hitzetik datorrela esan. Lilia, berez, beste espezie bati, lore arrosa beharrean lore horia duenari deitzen zaio, Lilium pyrenaicum. Pirinioarra dena ere ez da nahikoa euskalduna. Hortixetik sortzen da, bada, ikurra, nobleziaren enblema, Nafarroako erreinutik. Noblezia edo jaun-andretxokeria eta era berean araztasuna adierazten ditu liliak. Kristauen garbitzearen, garbitu bai garbitu, ikur da. Klodobeo Frantziako lehen errege kristaua bataiatu zenean bere armarrian zituen hiru apo ederrak zerutik eroritako hiru liligatik aldatu omen zituen. Gandiagak antzera azaltzen digu Arantzazuko ama birjina eta garbitze honen imajina etengabe berritzen da gure poeten garunetan (Luis Jauregi Jaurtakol, Diego J. De Altzo, Anjel Bidaguren...). Zitoria ere deitzen diogu liliari; zito ala zital horia? Zito, gustuko dituen istingetatik; zital, berriz, edenetik, pozoitik letorkioke.

Urbasako zitori gorriak ere badu bere dema. Egun ingeles kulturakoek “zaintzen” duten nomenklatura botanikoan Lilium martagon-aren martagona turkuen durbante modu bat adierazten duen “martagan” hitzetik datorrela ezagutu baino alkimista zaharren izen bat dela esan nahiago dute. Eta beraiek “Turk’s-cap lily” deitu. Euskaldunon pare turkoak; turkoak ala kurdoak?

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude