argia.eus
INPRIMATU
Etorkinen arazoei buruzko komiki samurra
  • Rodríguez & Fernández ::Iparraldeko basamortuak

    Saure

    orrialdeak ::48

    prezioa ::16€

Mikel Ozkoidi 0000ko ren 00a
'Iparraldeko basamortuak'
Saure argitaletxeak kaleratutako Txanoa komiki bildumak etorkinen arazoak azaltzen ditu haur baten ikuspegitik. Hiru komikiz osatua dago eta Iparraldeko basamortuak izenburukoa da bigarren hau. Protagonista Manuel txikia du. Peruko Tumbes eskualdean jaio, guraso eta arreba txikiarekin bizimodu hobearen bila Limara aldatu, eta han ere zereginik ez zeukatela ikusirik Australiara bizitzera joandako mutikoa. Hiriburuan kokatu ziren hasteko, australiar jatorrikoz eta hara iritsitako bestelako pobreez osatutako auzo batean. Baina orain Darwin-en, Kakaduko Parke Nazionalean eman diote lana aitari, eta bidaia luze bat egin behar du Manuelek hara iristeko. Bidean, lagun asko egingo ditu.