argia.eus
INPRIMATU
Hiru sukaldariren errezeta gozoak
  • Batzuen artean ::Cocina para 2. Las recetas del programa de TV

    Bainet

    orrialdeak ::198

    prezioa ::22,95€

Pilar Iparragirre 0000ko ren 00a
'Cocina para 2. Las recetas del programa de TV'
Jatetxea Hondarribian du Ramón Rotetak; Pedro Subijanak Donostian daukan Akelarre jatetxeko langilea da Enrique Fleischmann sukaldari mexikarra; Bruno Oteizak berriz, Arzaken jatetxean eta Frantziako hainbatetan lan egin ondoren, Mexiko DFn ireki du jatetxea. Cocina para 2. Las recetas del programa de TV izenburuko errezeta liburua osatzeko elkartu dira hirurak. Bazkari edo afari berezia egin nahi duten bi lagunentzat espreski pentsatutako errezetak eskaini dituzte. Hau da, garaiko elikagaiekin eginiko plater landuak, entsaladetatik hasi, zopa, barazki, arrain, haragi eta bestelakoetatik segi eta postreetaraino. Bihotzeko kuttunen baten sabela bete nahi izanez gero, hona aukera