Zine historikoari buruzko web berria du www.educahistoria.com atariak. www.cinehistoria.com helbidean filmei buruzko artikulu zehatzak daude: Luis García Berlangaren ¡Bienvenido Mr. Marshall!, Francok idatzitako nobelan oinarritutako Raza, Chaplinen The Great Dictator... Filmei buruzko bibliografia dago eskuragarri. Gainera, film zatiak ikusteko aukera ematen duen bideoteka dago.
Loturak, kronologiak eta hezkuntza baliabide praktikoak ere aurki daitezke orrialdean. Izan ere, educahistoria atariko eduki guztiak bezalaxe, zine historikoari dagozkion hauek historia zale guztientzat dira, baina irakasleei daude bereziki zuzenduta.