argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
0000ko ren 00a

Asier Gozategik Berrian: «Sortzaile bat naizen aldetik, udako kanta bat egitea ez da helburua, berez datorren gauza bat da. Azken urteotako joera bihurtzen ari da udako abestia zein izango den uda hasi aurretik esatea. Komunikabideen bidez inposatu nahi duten estrategia izan ohi da (...) Badira preseski udako abestia izatea bilatzen duten taldeak, baina merkatuko arau horietan sartzen hasten bazara ez da gauza onik aterako. Musika sentimenduekin egiten da, eta ez buruarekin».

 

Mariasun Landak Nabarra aldizkarian: «Haur- eta gazte- literaturan bitartekari bat dago irakurlearen eta egilearen edo liburuaren artean. Helduenean, ez. Bitartekari horrengan, modu ezkutuan edo nabarmenean, ideologia bat dago. Helduak beti pentsatu izan du haurrak ezin duela nahi duena irakurri. Helduak kontrolatu egin nahi du haurrak zer irakurri behar duen (...) Bestalde, gaur egun dagoen psikologizazio-giro horretan, haurrentzat bide errazenak eskaintzera jotzen dugu».