Txina, paper gehien birziklatzen duena

  • Txinak milioika tona paper birziklatzen du eta horrek berak ekonomia galanki bizkortzen du. Dena dela arazo iturri ere izan daiteke aurreraxeago azalduko dugunez.

    Munduko basoen ustiapenaz arduratzen den Forest Trends txostenaren arabera, Txinaren paper inportazioak %500 hazi dira azken hamar urteotan, hots, 1996an 3,1 milioi tona baldin baziren 2006an 19,6 milioi tona izan ziren; kopuru hauek birziklatzea errentagarri bihurtu dute bilketa-lanetan ari diren herrietan.
Paper erabilien inportazio handienak AEBtik egin dira –8,6 milioi tona 2006an–, gainerakoa Europatik eta Japoniatik inportatu da. Honi esker, Forest Trends-en arabera, 54 milioi zuhaitz-tona erabiltzea saihestu da.

Txinak birziklatzen duenaren hiru laurdenak estaldurarako kartoi bihurtzen du esportazioko produktuetan erabili ahal izateko eta gainerakoa egunkari zein aldizkarien orriak inprimatzeko.

Txina birziklatzearen motorea izateak izan dezake eragin negatiboa aurrekusi dutenez; Txinakoa bezala mundu osoko paper eskaria handitzen ari denez, Txinak paper-pasta birjinaren eskaria, hau da, zuzenean zuhaitzetatik ateratzen den pasta, areagotu dezake batez ere, ustiapen egonkor bat ez duten herrien bizkarrean.

2005ean Txinan kalitatezko 7,4 milioi tona paper ekoiztu zen eta horietatik %65 ziurtagiri egokiak zituzten enpresei erosi zitzaien. Baina Errusiaren ekialdean eta Indonesian ere erosten du paper pasta Txinak. Eta leku horietan deforestazioa oso arazo larria da.

Horregatik guztiagatik Forest Trends erakundeak Txinari ondoko aholkua eman dio: bultzatu dezala Errusian eta Indonesian garapen iraunkorra bermatuko duten enpresen sorrera.


Behar izanez gero eboluzioa azkartu egiten da

Samoako irletan oso gertaera bitxia detektatu da tximeleten familian. Savaii eta Upolu irletan 2001ean aipatu tximeleten arrak ia desagertzear izan ziren emeen ugalketa organoetan Wolbachia izeneko bakterioa garatu baitzen. Upolu irlan une batzuetan arrak %1era ere ez ziren ailegatzen, baina 2005ean arren kopurua %41era berreskuratu zen eta Savaii irlan 2006 hasieran emeen kopurua %99koa zen bitartean, urte horren amaieran arrak populazioaren %39 ziren.

Antza denez arrek belaunaldi gutxi batzuetan bakterioari aurre egiteko ahalmena duen gene bat garatu dute eta horri esker populazioa berreskuratzea lortu dute. Une honetan ikerlariak gene horren bila dabiltza.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude